UBK txartela

Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalek (Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka) lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2008. urtean.

Ondorioz, herri hauetan erroldatuta dauden biztanleek Mankomunitateko udaletako kirol-instalazioak eta zerbitzuak erabil ditzakete zerbitzuok emango diren udalerriko biztanleek dituzten baldintza berdinekin.

Horretarako, Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateak UBK (Uribe Butroe Kirolak) Kirol-txartela sortu zuen.

UBK txartela

Hitzarmena sinatu zuten herrietako bizilagunek txartela euren herrietan eskatu ahal izango dute eta, horri esker, Mankomunitatea osatzen duten herrietako edozein kirol-instalazio edo jarduera erabiltzeko aukera izango dute bertan erroldatuta baleude bezala.

Ondorioz, izan daitezkeen abantailei etekina atera diezaiekete.

Txartela idatzizko eskaera bidez lortuko da (dokumentu normalizatua erabilita) eta horrekin batera Nortasun-agiri Nazionalaren fotokopia eta duela gutxi egindako argazkia aurkeztu beharko dira.

Txartela doakoa, pertsonala eta besterenezina da.

Txartela kirol-jardueretan erabili ahal izango da soilik. Dena den, ez da baztertzen etorkizunean beste motatako jardueretan erabiltzeko aukera, hala nola kultura-jardueretarako.

Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñakako Udalen arteko hitzarmen hau Mankomunitatearen oinarrizko helburuak lortzeko bidean emandako urrats berria izan da.

Izan ere, udal talde honen funtsezko helburuak eskaintzen diren zerbitzuak hobetzea eta herritarrek udal bizitzan parte hartzea dira. Xede horiek lortzeko lehenengo pausoa 2007an eman zuten Uribe Butroeko Mini-olinpiadak antolatzean.

Albisteak

RSS iturria ikusi

Agenda

RSS iturria ikusi