Hondakinen bilketa

Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzua eskaintzen die Mankomunitateko herriei. Herrietan hainbat eduki ontzi daude jarrita, hondakinak gaika batu ahal izateko:

  • Hiri-hondakin solidoak biltzeko eduki-ontzia
  • Beira biltzeko ontzi berdeak
  • Papera eta kartoia uzteko edukiontzi urdinak
  • Ontziak, plastikoak eta tetra brikak botatzeko ontzi horiak

Beste hondakinak batzeko ontzien kokapena Mankomunitateko udalerri bakoitzean aurki daiteke, ondorengo ataletan zehazten dugun bezela.

Tamaina handiko hondakinak

Tamaina handiko hondakinak jasotzeko Zerbitzua Uribe Butroeko mankomunitatean ardurapean dago.

Altzariak, tresnak eta tamaina handiko beste edozein hondakin Astelehenetan jasotzen dira eta hondakinak edukiontzien ondoan utzi behar dira eta telefono honetara deitu behar da 94 441 27 11.

Pilen bilketa

Pilak ez dira bota behar ohiko zaborretara, pila-edukiontzietan utzi behar dira. Ontzi horiek leku hauetan daude kokatuta:

ARRIETA: Udaletxean, frontoian, Osasun Zentroan

FRUIZ: futbol zelaian

GAMIZ-FIKA: Udaletxean, Fikako frontoian, Ibarrako gurutzean

GATIKA: udaletxean, Liburutegian

LAUKIZ: Udaletxean, Liburutegian

MARURI-JATABE: Udaletxean, Kultur Etxean

Ehunen bilketa

Ehunak botatzeko 10 edukiontzi daude Mankomunitatea osatzen duten 8 udalerrietan:

ARRIETA: Udaletxe atzeko aparkalekuan

FRUIZ: futbol zelaian

GAMIZ-FIKA: Gamizko frontoian, eta Fikako frontoian

GATIKA: Frontoian

LAUKIZ: Elizaren aurrean

MARURI-JATABE: Udaletxean

MEÑAKA: Udaletxeko aparkalekuan

Garbiguneak

Uribe Butroeko Mankomunitate osatzen duten udalerriek Garbigune hauek dituzte gertuen:

  • Mungiako Garbigunea

    Mungia-Maruri errepidean (Bariante ondoan) dago, Mungiatik irtetean, hondakin Uren Araztegiaren ondotik.

    Ordutegia:

    Astelehenetik ostiralera: 09:30etatik-13:30etara eta 15:30etatik-18:00etara.

    Larunbatetan: 10:00etatik-14:00etara.

  • Bakioko Garbigunea
  • Mungia-Bakio errepidean dago, udalerriaren sarreran dagoen hornitegiaren ondoan.

    Ordutegia:

    Astelehenetik ostiralera: 09:30etatik-13:30etara eta 15:30etatik-18:00etara.

     

    Larunbatetan: 10:00etatik-14:00etara.

     

    • Garbigune