Baietz konpostatu!

Zerbitzu berria

5. edukiontzia

Prestatu eta prestatu gabeko landare hondakinak, fruta eta barazkiak, lorezaintzahondar txikiak, ogia, fruitu lehorrak eta abar, batzen hasiko gara.

Hondakin hauekin, Artigasen, Bizkaiko konpostaje plantan, kalitate oneko konposta egingo dute, parke eta berdeguneetan ongarri gisa erabiltzeko.

Eman izena! Baietz konpostatu?

Izena ematen duen etxe bakoitzak jasoko du:

  • Ontzi bat
  • Konpostatzeko poltsak
  • Edukiontzia irekitzeko giltza
  • Argibidedun pegatinak

Doan.

Autokonpostatzea

Etxean lorategi edo baratza baduzu, zure konposta egin dezakezu!

Bertan, lorategiko zein sukaldeko edozein hondakin organiko (freskoak, kozinatuak) bota ahalko duzu.

Eman izena! Baietz konpostatu?

Izena ematen duen etxe bakoitzak jasoko du:

  • Konpostontzia
  • Aireztagailua
  • Gida didaktikoa

Doan.

Prestakuntza tailerrak (Izena emateko epea agortu da)

  • Arrieta: maiatzak 26, eguena, 19:00etan Kultur Etxean.
  • Fruiz: maiatzak 30, astelehena, 18:00etan Eskoletan.
  • Gamiz-Fika: maiatzak 31, martitzena, 19:00etan Liburutegian.
  • Gatika: ekainak 1, eguaztena, 18:30ean Gaztetxokoan.
  • Laukiz: maiatzak 24, martitzena, 19:00etan Liburutegian.
  • Maruri-Jatabe: ekainak 2, eguena, 19:00etan Kultur Etxean.
  • Meñaka: ekainak 4, zapatua, 12:00etan Udaletxe azpiko lokalean.

Oharrak

  • Derrigorrezkoa izango da prestakuntza tailerrera joatea konpostontzia jasotzeko.
  • Edozein udalerritako tailerretara joan daiteke baina derrigorrezkoa izango da izena ematea.
  • Bosgarren edukiontzirako kit-a, udaletxean jasoko da.

Hitzaldi informatiboak

  • Urriak 24, astelehena: 19:00etan Gatikako Gaztetxokoan (euskaraz).
  • Urriak 25, martitzena: 19:00etan Maruri-Jatabeko Kultur Etxean (elebiduna).
  • Urriak 27, eguena: 18:00etan, Gamiz-Fikako liburutegian (gaztelaniaz).

Izena emateko galdetegia

Dokumentazioa