Albisteak

 

Uribe Butroeko herritarren eskura daude jada ohiko 11 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok Mankomunitateko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez (www.uribebutroe.eus), aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

Fase honetan honako izapideak egin ahal izango dira: Datuak babesteko eskubideak erabili, Dokumentazioaren ekarpena, Enplegu Publikoaren eskaintzan eta lan poltsetan izen ematea, Instantzia orokorraren eskaera, Kexak, iradokizunak eta eskerrak, Kultura eta kirol zerbitzuetan alta eskaera, Salaketak (Ingurumena), Kalteengatik Erreklamazioa, Tamaina handiko objektuen jasotzea, Udal txartelaren aldizkako berriztapena eta Zerga gabeko udal txartelen igorpena.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Uribe Butroek aurrerapauso handia eman du jada tramite telematikoak argitaratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu