Albisteak

Logo de la Mnacomunidad y de Biscaytik 

Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitateak webgune berria estreinatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Proiektuarekin lankidetzan.

Webgune berria www.uribebutroe.com helbidean dago. Atari berriak internautentzako kontsultarako tresna izan nahi du hainbat gaiei buruzko informazioa lor dezaten, hala nola, mankomunitateko azken berriak, eskaintzen diren zerbitzuak zein baliabide turistiko eta kulturalak. Webgunea lau atal nagusitan egituratzen da: Mankomunitatea, Zerbitzuak, Baliabideak eta Turismoa. Atal bakoitzak menu bat dauka eta bertan informazioa gaika sailkatuta dago.

Laburbilduz, helburua Uribe Butroeri buruz interesgarria izan daitekeen guztia webgune bakar batean batzea da. Horrez gain, laster administrazio-izapideak etxetik egin ahal izateko aukera ere eskainiko da.