Albisteak

Arte-Reziklontzi lehiaketaren kartela 

Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka herriek osotzen duten Uribe Butroe Zerbitzu mankomunitateak “Reziklontzi-arte edukiontzien lehenengo lehiaketa”-ren deialdia egiten du. Ekintza honen bidez hondakinak jasotzeko sistema selektiboaren eta birziklapenaren beharraz kontzientziatu nahi du. Horrez gain herritarrei hiri-artea hurbildu nahi die.


Lehiaketara Aurkezten diren lan guztien artean 7 aukeratuko dira, artistek edukiontzietan lan horiek margotzeko. Edukiontzi horiekin kale-erakusketa ibiltari bat egingo da Uribe Butroe Mankomunitateko herrietan zehar.